
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Arsenal FC

Athletic Club - Arsenal FC


- 12' ,85' Manex
- 92' (p.) Gift
- Bailey-Joseph 46'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Athletic bikain batek Arsenal gainditu du Youth Leagueko lehen jardunaldian
Gazte zuri-gorriek, Manex Lozanoren bikoarekin eta Giften penaltiarekin, euren potentziala eraktutsi dute Lezaman

Athletic Clubek estreinaldi zoriontsua izan du Youth Leaguen, non gazte zuri-gorriek kalitatezko errepertorioa erakutsi dute eta indarrez ekin diote txapelketari, Arsenali. 3-1 mendean hartuta, Manex Lozanoren bikoarekin eta Giftek sartutako penaltiarekin.
Athletic erabakita irten da neurketan agintzera. Oyonok aukera argia izan du lehen uneetan, baina Porter atezainak ondo gelditu du saiakera. Handik gutxira, 12. minutuan, Selton Sanchezen jokaldi handi batekin Manex Lozanok sareetara bidali du baloia.
Bittor Llopisek zuzentzen dituen futbolariek 2-0ekoa gertu izan dute handik gutxira Oyonoren beste jaurtiketa batekin, baina baloia kanpora joan da. Arsenal luzatzen hasi da orduan eta Simonek geldiketa bikaina egin behar izan du lehen zatia bukatu baino lehen. Aldageletara joan aurretik, Londreseko atezainak bikain erantzun du berriz Manex Lozanoren ezkerkada bat gelditzeko kontraeraso azkar batean.
Arsenal indarrez sartu da bigarren zatian eta berdindu egin du partida lehen jokaldian, Bailey-Josephen bitartez. Zalantza une bat egon da gazte zuri-gorrientzat, baina Athleticek berriro hartu du agintea eta aurretik jarri ahal izan da Seltonen eta Giften arteko jokaldi bikain batean.
Ekinaren ekinez, Manex Lozanok bigarrena sartu du, Arsenalen atezainari estututzearen ondorioz lortutako aldaratze batekin. Eta luzapenean, Giftek asmatu egin du hamaika metroetatik Imgak eragindako penaltia.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Bittor Llopis

Arsenal FC
Hamaikakoan
