Athletic Club - Qarabağ FK
Jardunaldia 3
UEFA Youth League

Athletic Club - Qarabağ FK

Athletic Club
Athletic Club
30
Qarabağ FK
Qarabağ FK
  • 4' Huestamendia
  • 70' Manex
  • 89' Christian

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipen lasaia Qarabagen aurka Youth League txapelketan

Zuri-gorriek txapelketan galdu gabe jarraitzen dute gaur Lezaman soilik defendatu ahal izan zen aurkari baten aurka 3-0 irabazi ondoren

Athletic Clubek Youth Leagueko goiko postuetan jarraitzen du, Qarabag ahul baten aurka hirugarren garaipena lortu eta gero. Zuri-gorriek izan zituzten abaguneak kontuan hartuta, 3-0eko emaitza laburra izan zen, nahiz eta ez zen Bittor Llopisen mutilen neurketa biziena izan.

Huestamendiak laster ireki zuen markagailua, 4. minutuan, area ertzetik jaurtiketa lehor eta zehatza egin zuenean. Zuri-gorriek baloiarekin bakarrizketan zebiltzan eta Pagazartundua atezaina neurketa osoan zehar ikusle hutsa izan zen. Unamunoren bolea batek, Oyarçabalen ezkerkada batek eta Carrilen burukadak errenta handitu ahal izan zuten atsedenaldia baino lehen.

Aldageletatik bueltan, nagusitasuna are handiagoa izan zen. Manex Lozanok buruz abisatu zuen, baina azkenean gola sartu zuen, berak jaurti eta huts egindako penaltiaren aldaratzea jaso ondoren. Hasanov atezainak ez zuen behar bezala urrundu baloia, lehentxeago Huestamendiari beste penalti geldiketa batean egin zion bezalaxe.

Telmo Zarandonaren burukada batek bigarrena gertu izan zuen aurretik. Gol-zaparrada Torresen jokaldi batekin gauzatu zen, Imgak ez zuen hutsik egin eguneko hirugarren gola egiteko. Unax Urzaizek ere behin baino gehiagotan bilatu zuen golaren saria, baina partidak ez zuen gehiagorako eman.