Basconia VS Rayo Cantabria 2020-10-10 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Basconia2 : 2Rayo Cantabria

Azcona6'
Uriarte44'
Álex Cañizo23'
Mirapeix92'(p.)
Estadioa
Artunduaga
Herria
Basauri
Data
10/10/2020
Ordua
11:30
Data eta ordua
2020-10-10 - 11:30

Sentsazio onak berdindu arren

CD Basconiak 2 goleko berdinketa lortu zuen Rayo Cantabriaren aurka denboraldi-aurreko azken norgehiagokan

2020ko urr. 10a

CD Basconiak maila ona eman du Artunduagan jokatutako lagunartekoan, Rayo Cantabriaren aurka. Gaur goizean jokatutako partida Patxi Salinasen taldearen prestaketan azkena izan da, datorren asteburuan Liga hasi aurretik. Gure harrobiko jokalariak merezita nagusitu dira, Azconaren eta Kepa Uriarteren golei esker.

Basconia ondo hasi da, baloiaren mugimenduari erritmo handia emanez eta presioan gogor arituz. Horren ondorioz, 9. minutuan aurreratu da, Azconaren golari esker. Ezker hegaletik egindako jokaldi on baten ondoren, baloia Delgadori iritsi zaio eta lehen zutoinera erdiratu ondoren, etxekoen aurrelariak markagailua ireki du Artunduagan. Rayo Cantabria pixkanaka-pixkanaka erasoan hobeto aritu da, eta Basconiako irteeran huts bati etekina atera dio, Cañizok neurketa berdinduz. Lehen zatiko azken jokaldian, Kepa Uriartek Patxi Salinasen taldea aurretik jarri du berriro, area kanpotik jaurtiketa indartsu batekin.

Bigarren zatian berdintasuna izan da nagusi, baina luzapenean egindako penalti batek partida berdintzea ahalbidetu dio Mirapeixi. CD Basconia liga txapelketan estreinatuko da datorren asteburuan Artunduagan CD Vitoriaren aurka.