Portugalete VS Bilbao Athletic 2020-11-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
3. Jardunaldia

Portugalete2 : 3Bilbao Athletic

Güemes7'
Güemes41'
Ewan20'
Artola38'
Williams, N63'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
La Florida
Herria
Portugalete
Data
01/11/2020
Ordua
11:30
Data eta ordua
2020-11-1 - 11:30

Bilbao Athleticek garaipena lortu du La Floridan

Joseba Etxeberriaren mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu dituzte Ewan, Artola eta Nico Williamsen golei esker

2020ko aza. 1a

Bilbao Athleticek La Florida bisitatu du Club Portugaleteren aurka hiru puntuak lortzeko asmoz, horrela denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bigarren B Mailako hirugarren jardunaldiko partida bizi-bizi hasi zen, etxeko taldeak ikaragarri estutu baitzituen Joseba Etxeberriak zuzendutako lehoikumeak. Horren ondorioz, eta alboko sake baten ondoren ordu laurdenera iritsi aurretik, Güemesek behetik gainditu du Agirrezabala, atepean gaur estreinatu den atezaina.

Talde zuri-gorria, minutuek aurrera egin ahala, erosoago sentitzen hasi da La Floridako berdegunean, eta arriskuarekin iristen hasi da Mediavillako eremuetara. 20. minutuan, Ewan Urainek partida berdindu du defentsak baloia gaizki aldendu eta gero. Partida atsedenaldia baino lehen arnasa hartzen ari zela zirudienean, beste bi gol ikusi ditugu, talde bakoitzarentzat bana. Artolak areaz kanpoko zartako batekin aurreratu du gure taldea, baina Guemesek, berriz ere, markagailuan jarri du berdinketa, geldikako jokaldi bati esker.

Bigarren zatia, gogorra eta bizia ere, penaltiz erabaki zen. Nico Williamsek hamaika metroetatik aurreratu ditu lehoikumeak 62. minutuan, Nachok Artolari falta egin ostean. Beste atean, bost minutu geroago, Agirrezabalak Guemesen penaltia gelditu du. Aipatzeko ziurtasuna erakutsi du atezainak, sekulako geldiketak eginda. Izan ere, partidako azken jokaldian berdinketa saihestu du. Bilbao Athleticek ederto kudeatu du aldea eta garaipen garrantzitsua lortu du beti zaila izaten den zelai batean. Denboraldiko lehen hiru puntuak.