Bilbao Athletic - Portugalete
Jardunaldia 14

Bilbao Athletic - Portugalete

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
20
Portugalete
Portugalete
  • 43' N. Williams (p.)
  • 73' N. Williams

KokapenaLezama 2 , Lezama

Portugaleteren aurkako garaipena bigarren postuan finkatzeko

Nico Williamsen bi golek, lehena penaltiz, lehoikumeak sailkapeneko goialdean sendo mantentzeko balio izan dute

undefined

Bilbao Athleticek 2-0 gainditu du Portugalete Lezaman Nico Williamsen bi golei esker, eta bigarren postuan kokatu da sailkapenean. Lehoikumeek oso partida itxia jokatu zuten baina partidan minutuek aurrera egin ahala hazi ziren, Asier Santanak zuzentzen duen taldea baino askoz gehiago izan arte.

Imanolek eta Cabok lehen abisuak eman zituzten Aguirrezabalak Salado lehoikume ohiaren burukada gelditu baino lehen. Lehen jokaldi eztabaidatua Tasconi baliogabetutako gol batean iritsi zen (27. minutua). Bigarrena, 43.ean Bilbao Athletic aurretik jarri zuen penaltia izan zen, Caboren pasearen ondoren Nico Williamsi egin ziotenean. Williamsek berak gol bihurtu zuen penaltia.

Bigarren zatian Portugaletek golaren bila bultzatu zuen, baina Bilbao Athletic eskuin hegaletik jaun eta jabe egin zen. Alvaro Nuñezek abiaduran pase bikaina eman zion Nico Williamsi, eta atezainari izkin egin ostean, 2-0ekoa egin zuen. Hor, 73. minutuan, amaitu da norgehiagoka.