At.Baleares VS Bilbao Athletic 2023-3-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
29. Jardunaldia

At.Baleares2 : 0Bilbao Athletic

Dioni15'
Dani Nieto20'
Laburpen bideoa
Estadioa
Estadio Balear
Herria
Palma
Data
26/03/2023
Ordua
12:00
Data eta ordua
2023-3-26 - 12:00

Bilbao Athleticek Atletico Balearesen aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik batu Estadio Balear zelaira egindako bisitan

2023ko mar. 26a

Bilbao Athleticek 2-0 galdu zuen Palma de Mallorcan. Lehen zatiko erdia bete aurretik etxekoek jarraian sartutako bi golek partida desorekatu zuten, nahiz eta bigarren talde zuri-gorriak atsedenalditik bueltan baloiaren jabetza kontrolatu zuen eta emaitza iraultzeko aukerak izan zituen.

Izetak norgehiagokako lehen abagunea izan zuen eta bere jaurtiketak atezainarekin topo egin zuen. Dionik eta Dani Nietok bilbotarren akatsak aprobetxatu zituzten markagailuan abantaila harzteko. Errenta handitu ahal izan zuten ere.

Haatik, aldageletatik itzultzean neurketaren panorama aldatu egin zen. Bisitariek protagonismo handiagoa izan zuten orduan. Izetak, falta jaurtiketa indartsu baten bidez, eta Quicalak aldeak murrizteko aukera izan zuten, baina ez zuten aurkariaren ate aurrean asmatu.

Datorren astean talde bizkaitarra bere dinamika bideratzen saiatuko da Lezaman Osasuna Promesasen kontra.