Lehoikumeak aise gailendu dira UD Barbastroren aurka Lezaman eta Segunda Federacioneko lehen garaipena lortu dute, ekaitz bortitza protagonista izan duen neurketan
Bilbao Athleticek garaipena lortu du UD Barbastroren aurka Segunda Federacion txapelketaren hirugarren jardunaldian. Lehoikumeek, Varela, birritan, Izeta eta Jauregizarren golei esker irabazi zuten Lezaman, partidan zehar zaparrada handia jasan zuelarik.
Carlos Gurpegiren lehoikumeak nagusi izan ziren neurketan zalantzarik gabe eta denboraldiko lehen garaipena lortu zuten. Lau baino gehiago izan zitezkeen sartutakoak, zuri-gorriek errenta handitzeko aukerak izan baitzituzten. Datorren astean, etxetik kanpoko konpromisoa Izarraren aurka (irailak 24, igandea, 18:00etan).