CD Izarra VS Bilbao Athletic 2023-9-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
04. Jardunaldia

CD Izarra0 : 1Bilbao Athletic

Sánchez21'
Estadioa
Merkatondoa
Herria
Lizarra
Data
24/09/2023
Ordua
18:00
Data eta ordua
2023-9-24 - 18:00

Bilbao Athleticek garaipena lortu du CD Izarraren aurka

Lehoikumeek hiru puntu lortu dituzte Segunda Federacioneko laugarren jardunaldian Merkatondoan

2023ko ira. 24a

Bilbao Athleticek 0 eta 1 irabazi du Merkatondoan CD Izarraren aurka Bigarren Federazioko laugarren jardunaldian. Ibon Sanchezek lehen zatian ezkerkada bikain batekin lortutako golak behin betiko abantaila eman die lehoikumeei.Filialak bigarren garaipena jarraian lortu du eta laugarren postura igo da.

Gurpegiren mutilak nagusi izan dira partidaren zati handi batean, eta bigarren zatian aldea handitzeko aukera ere izan dute, batez ere azken minutuetan. Lizarrakoek ere protagonismoa izan dute, baina Padilla handi batekin egin dute topo.

Bilbao Athleticek Valle de Egues hartuko du datorren larunbatean Lezaman arratsaldeko,18:00etan.