Izetaren golak garaipena eman dio Bilbao Athletici Calahorraren aurka La Planillan
Bilbao Athleticek gozo jarraitzen du. Carlos Gurpeguiren jokalariek erreskadan lortutako 10. garaipena lortu dute. Partida gogor eta lehiatuan, Izeta aurrelariak partidako balantza desorekatu duen gola sartu du.
Lehen 45 minutuak joan-etorrikoak izan dira. Lehen minutuetan, neurketak ez du dominatzaile argirik aurkitu eta bi taldeek markagailuan aurrea hartzeko aukera txikiak izan dituzte. Partida hutsean joan da aldageletara.
Bigarren zatian, lehoikumeek hartu dute norgehiagokaren gidaritza eta Izetaren oinetatik iritsi da partidako gol bakarra. Barandalla lesionatu egin da eta Aymanek atzelaria ordezkatu du. Markagailua handitzeko asmoz, Luis Bilbao eta Quicala ere zelairatu dira, baina ez da gol gehiago egon.
Bilbao Athleticen hurrengo partida ezinbestekoa izango da igoera zuzenaren lehian. Izan ere, azaroaren 25ean, larunbatean (18:00etan), Lezaman lehen eta bigarren sailkatuaren arteko norgehiagoka jokatuko da, CD Tudelanoren aurka.