Barcelona Atlètic - Bilbao Athletic
Jardunaldia 18
1. RFEF

Barcelona Atlètic - Bilbao Athletic

Barcelona Atlètic
Barcelona Atlètic
22
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 22' Garrido
  • 70' Unai Hernández
  • Olabarrieta 53',72'

KokapenaJohan Cruyff , Sant Joan Despí

Bilbao Athleticen kasta erakustaldia merezitako puntua lortzeko

Lehoikumeek bi aldiz irauli dute markagailua eta garaipenetik gertu izan dira Barça Atlèticen aurka etxetik kanpo

Bilbao Athleticek balio handiko berdinketa eskuratu zuen Sant Joan Despin. Lehoikumeek birritan irauli zuten markagailua eta hiru puntuak lortzetik gertu egon ziren 2024ko azken partidaren azken txanpan.

Hasiera on batean, Varelak, Oyonok eta Gerenabarrenak aukera garbiak izan zituzten markagailuan aurreratuko zien gola lortzeko, baina Aleix Garrido etxekoak lortu zuen hori, Mbacke taldekideak zutoinean baloi bat jo ondoren.

Atsedenaldiaren ostean, Oyonok buruz burukoa izan zuen eta Kochenek gelditu zion. Hala ere, atezainak ezin izan zuen ezer egin Olabarrietaren bi jenialtasunen aurrean, eta hat-trick batekin biribildu ahal izan zuen bere lan bikaina. Aurrelariaren bi golen artean Unai Hernandezek beste eder bat sartu zuen. Berdinketarekin, Aguilar eta Ibai Sanz ere saiatu ziren balantza desorekatzen, nahiz eta atezaina beste behin gaindiezin agertu zen.

Emaitza honek jaitsiera postuetan mantentzen du filial zuri-gorria 19 punturekin, salbaziotik bakarrera. Berdintasuna da nagusi Primera Federacion mailan, eta 2025ean hala izaten jarraituko duela ematen du. Urte berriko lehen erronka Barakaldo CF taldeak Lezamara egingo duen bisita izango da (urtarrilak 12, igandea, 12:00etan).