
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - SD Amorebieta
Bilbao Athletic - SD Amorebieta


- 23' Lete
- 41' (p.) Olabarrieta
- I. Muñoz 31'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athletic garaipenaren bidera Amorebietaren kostara itzuli da
Letek eta Olabarrietak lehen 45 minutuetan sartutako golek, hiru puntuak eman dizkiete bigarren zati osoan jokalari bat gutxiagorekin jokatu duten Jokin Aranbarriren mutilei

Bilbao Athleticek ohikoa duen erritmo biziarekin ekin zion partidari eta lehen minutuetan Regok izan zuen lehen aukera. Etxekoen gola Olabarrietak ateratako korner baten ondoren etorri zen, Duñabeitiak ukitu zuen eta, Letek, bigarren zutoinean, sareetara bidali zuen baloia. Hala ere, SD Amorebietak azkar erreakzionatu zuen Muñozen golarekin neurketa berdinketara itzultzeko.
Golaren ostean, urdinek partidaren agintea hartu zuten, baloiak Yusteren eskuan eman eta epaileak zuri-gorrien aldeko penaltia adierazi zuen arte. Olabarrietak ez zuen barkatu Marinoren aurrean eta Bilbao Athletic, beste behin, markagailuan aurrea hartu zuen. 42. minutuan, Hierrok zalantzagarria izan zen bigarren txartel horia ikusi zuen eta neurketatik kanporatua izan zen.
Aldageletatik bueltan, Ibai Sanz eta Aguilar zelaira sartu ziren Amorebietak jokalari kopuruan zuen nagusitasuna orekatzeko. Jokin Aranbarriren mutilek, bat gutxiagorekin egon arren, talde urdina dezente presionatu zuten eta beste golen bat sartzeko aukerak ere izan zituzten. Amorebietak ez zuen Lezamatik esku-hutsik joan nahi, baina Santosek, birritan, urdinentzat berdinketaren gola izango zena saihestu zuen. Ez zuten ate aurrean asmatu eta beste behin sufritzen jakin zuten lehoikumeek bost norgehiagoka irabazi gabe bolada hautsi zuten.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

SD Amorebieta
Hamaikakoan
