
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - CD Lugo
Bilbao Athletic - CD Lugo


- 58' Varela
- 88' De Luis
- M. Ochoa 27'
- Ceberio 50'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek, aurkako emaitza iraulita, batzen jarraitzen du
Lehoikumeek ezin izan zuten elkarren segidako seigarren garaipena kateatu, baina 0-2ko markagailuari buelta eman zioten

Bilbao Athleticen bost garaipeneko bolada ikusgarria, golik jaso gabe, amaierara iritsi zen, nahiz eta lehoikumeek batzen jarraitzen duten. Bi goleko desabantaila irauli ondoren, Jokin Aranbarrik aulkitik zuzendutako taldeak merezimenduzko berdinketa lortu zuen CD Lugoren aurka.
Lehen minutuak oso parekatuak izan ziren eta ia ez zuten abagune argirik izan. Ibon Sanchez eta Johaneko saiatu ziren, baina Ochoa bisitariak asmatu zuen ordu erdiaren atarian. Abantaila horrekin iritsi ziren atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan talde galiziarrak bere errenta bikoiztu zuen Ceberioren golari esker. Jarraian, Varelak, zelairatu berriak, aldea murriztu zuen euripean. Olabarrietak markagailua orekatzeko aukera pare bat izan zituen eta azkenean De Luisek lortu zuen hori estrategia jokaldi eder batean.
Puntu honekin, bilbotarrak 35ekin kokatu dira sailkapenaren erdialdean. Hurrengo erronka Reala Bren aurkako derbia izango da, martxoaren 2an, igandean, 12:00etan.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

CD Lugo
Hamaikakoan
