
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - Ourense CF
Bilbao Athletic - Ourense CF


- Del Olmo 13'
- Carbonell 43'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek galdu egin du Lezaman
Lehoikumeek ezin izan dute punturik batu Ourense CF taldearen aurka

Arratsalde euritsu eta beltz batean, Bilbao Athleticek 0-2 galdu du Ourense CF taldearen aurka Lezaman. Saiakera ugari izan arren, lehoikumeek ezin izan diote buelta eman Del Olmok eta Carbonellek lehen 45 minutuetan egindako golei.
Partidaren hasiera bisitarien gol goiztiarrak baldintzatu du. Del Olmok, 12. minutuan, airez eginiko jaurtiketa ezustean harrapatu ditu defentsa zuri-gorria eta baita Gastesi bera ere. Taldeak erreakzionatu egin eta Igor Oyonoren botetatik markagailua berdintzea bilatu du, baina Marquetak aurrelari gazteak lehia berdintzea eragotzi du. Iruritak eta Olabarrietak taldeari sakonera eman diote eta erdiraketa arriskutsuak jarri dituzte, baina errematatzailerik aurkitu gabe. Bilbao Athletic berdinketaren bila zebilen bitartean, kontraeraso bakarti batean, Carbonellek ezustean harrapatu du Gastesi 30 metrotik jaurtita eta eguneko bigarren gola eginez. Kolpe oso latza, Iruritak azken minutuan minimizatu ahal izan duena, baina bere jaurtiketa langak uxatu du.
Lehen berrogeita bost minutuen ostean, Jokin Aranbarrik aldaketak egin ditu eta Azkune eta Hierro zelairatu erasoa indartzeko asmoarekin. Bi aurrelariek aldeak murrizteko aukera izan dute, gipuzkoarrak erremate gurutzatu batekin eta bizkaitarrak ondoren buruz plantxan egindako errematearekin, baina horietako batek ere ez du sareetan bukatu. Ourensek atzera egin zuen eta, Bilbao Athleticek asko jazarri arren, markagailua defendatzen eta hiru puntuak Lezamatik eramaten jakin dute.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Ourense CF
Hamaikakoan
