Bilbao Athletic - SD Ponferradina
Jardunaldia 8
1. RFEF

Bilbao Athletic - SD Ponferradina

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
00
SD Ponferradina
SD Ponferradina

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek puntu bat lortzearekin konformatu behar izan du Ponferradinaren aurka

Lehoikumeek irabazteko merituak egin zituzten, baina Andres Prieto atezainaren geldiketa bikainek eragotzi egin zuten

Bilbao Athleticek hiru puntuak eskuratzeko abagune argiak izan zituen arren, ez zen golik gabeko berdinketatik pasa SD Ponferradinaren aurka. Andres Prieto, sei geldiketa ikusgarrirekin, harresi gaindiezina izan zen lehoikumeentzat. Hala ere, gutxienez batzen jarraitzen dute eta dinamika positiboan daude.

Lehen minutu berdindu batzuen ostean, etxekoek erasora jo zuten. Gerenabarrenak, Varelak, Azkunek eta Johanekok oso gertu izan zuten gola, baina atezaina bikain egon zen. Bisitariak Gastesik defendatutako atera iritsi ziren Doue eta Mularen bitartez.

Aldageletatik itzultzean partidak entretenigarria izaten jarraitu zuen. Gerenabarrena kapitainak markagailua inauguratu ahal izan zuen, baina Prieto agertu zen beste behin, eta berak ere garaipena ekidin zuen azken minutuetan, berreskuratutako Olabarrietaren falta jaurtiketa geldituz.

Azken finean, puntu honek filial zuri-gorriaren sentsazio onak berresteko balio du; izan ere, dagoeneko zortzi puntu dauzka eta datorren igandean Sestao Riverri egingo dio bisita Las Llanasen (15:30ean) txapelketako bederatzigarren jardunaldian.