CD Arenteiro - Bilbao Athletic
Jardunaldia 4
1. RFEF

CD Arenteiro - Bilbao Athletic

CD Arenteiro
CD Arenteiro
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 74' Enol

KokapenaEspiñedo , O Carballiño

Bilbao Athleticek Arenteirori egindako bisitan galdu du

Nahiz eta ordubete inguru futbolari bat gehiagorekin jokatu, lehoikumeak esku hutsik itzuli dira Galiziatik

Ez zen posible izan. Bilbao Athleticek 1-0 galdu zuen Arenteiroren aurka Espiñedon. Enolek amaierarako ordu laurden falta zenean sartutako gol batek balantza Galiziako taldearen aldera inklinatu zuen. Etxekoek ordubete baino gehiago egon ziren jokalari bat gutxiagorekin, Joao Diasek txartel gorria ikusi baitzuen. Lehoikumeek azken unera arte estutu zuten, baina ez zuten gola sartzea lortu.

Lehen zatia oso parekatua eta aukera gutxikoa izan zen. Garbiena Hierrorentzat izan zen, atezainaren aurrean bakarrik zihoala, eta etxeko atzelariak kamisetatik heldu egin zion. Ordutik, Jokin Aranbarrik aulkitik zuzentzen dituen jokalariek partidaren pisua eraman zuten, baina Jordan eta Enolen arteko jokaldi batek ezustean hartu zituen. Hierrok zutoinera bidali zuen baloi bat Azkuneren jaurtiketa indartsu baten ondoren eta azken txanpan bilbotarrek ez zituzten geldikako hainbat jokaldi aprobetxatu.

Emaitza honekin, filial zuri-gorria Primera Federacion mailako sailkapenean zituen lau puntuekin geratu da. Datorren astean etxetik kanpo jokatuko du beste behin, kasu honetan Gimnastica Segovianaren zelaian (igandea 22, 12:00etan) bosgarren jardunaldiko lehian.