Gimnàstic de Tarragona - Bilbao Athletic
Jardunaldia 24
1. RFEF

Gimnàstic de Tarragona - Bilbao Athletic

Gimnàstic de Tarragona
Gimnàstic de Tarragona
02
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Ibai Sanz 15'
  • Varela 79'

KokapenaNou Estadi Costa Daurada , Tarragona

Bilbao Athleticek, abiada bizian, segidako bosgarren garaipena erdietsi du

Zati bakoitzean egindako golek, Ibai Sanzek lehenengoan eta Varelak bigarrenean, hiru puntuak ematen diote giltzarrapoa jarrita duen Jokin Aranbarriren taldeari

Lehoikumeek bolada bikainean jarraitzen dute Tarragonako Nou Estadi zelaian Nastic 0-2 gainditu eta gero. Bilbao Athleticek 34 puntu ditu jada, eta Primera Federacion mailako sailkapeneko zonalde gorenean finkatu da. Talde osoaren aparteko neurketan, Ibai Sanzen eta Varelaren golek erabaki zuten norgehiagoka urtarrilaren 12tik porrotaren berri ez duen eta golik jaso ez duen Jokin Aranbarriren taldearentzat.

Bilbao Athletic bikain zelairatu da berdegunera eta partidako lehen aukera Regorentzat izan da. Lehoikumeak nagusi ziren jokoan eta berehala aurreratu dira markagailuan. Olabarrietak ondo botatako erdiraketa baten ondoren, Ibai Sanzek bigarren zutoinean harrapatu eta baloia sareetara bidali du. Nasticek lotsati erreakzionatu du, baina etxekoek lehen zatian gola egiteko izan duten abagune bakarrean Santosek erantzun ona eman du. Lezamakoek berehorretan jarraitu dute eta  Ibon Sanchezek, eskuineko hankarekin egindako jaurtiketa batekin, bigarrena egitetik gertu egon da.

Atsdenalditik bueltan, Bilbao Athleticek soropilean sendo segitu du. Estutasun handirik gabe, abiadura berean jarraitu du jokoaren jabetzan eta aukeren sormenean. Hala ere, 73. minutuan, Santosek eskua atera behar izan du Nasticen berdinketa saihesteko. Jokin Aranbarrik aldaketak egin ditu eta eragin azkarra izan dute. Varelak, berdegunean sartu berritan, ezkerkada geldiezina bota du area ertzetik eta partida erabaki zdu lehoikumeentzat.

Bosgarren garaipena jarraian eta bosgarren partida golik jaso gabe Bilbao Athleticentzat, gorantza begira jarri dena datorren ostiralean, otsailak 21ean, 20:30ean, Lezaman CD Lugo hartu aurretik.