Real Unión Club - Bilbao Athletic
Jardunaldia 16
1. RFEF

Real Unión Club - Bilbao Athletic

Real Unión Club
Real Unión Club
31
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 15' Obieta
  • 36' (p.) Rivero
  • 70' Munroe
  • A. Pérez 26'

KokapenaStadium Gal , Irun

Bilbao Athleticek bere bolada onari amaiera eman dio Irunen galduta

Lehoikumeak esku hutsik joan dira Real Unioni egin dioten bisitatik, eguraldi kaskarrak nabarmen baldintzatutako partidan

Bi jardunaldi jarraian irabazi ondoren, Bilbao Athleticek ezin izan zuen Stadium Galen zeraman dinamika ona luzatu ia denetarik izandako derbian. Real Unionek 3-1 irabazi zien lehoikumeei eguraldi kaskarrak nabarmen baldintzatutako lehian. Berdegunean etengabe botatako euriak jokoa normaltasun handiagoz igarotzea eragotzi zuen eta, testuinguru horretan, etxekoek gehiago asmatu zuten.

Lehen minutuak biziak izan ziren eta bigarren talde zuri-gorriak Canales eta Aguilarren abagune bikoitza izan zuen, baloiak langan ere jo zuelarik. Hala ere, Obietak Gerenabarrenaren eta Santosen arteko ulermen falta aprobetxatu zuen talde gipuzkoarra markagailuan aurreratzeko. Behera etorri beharrean, erasoan jarraitu zuten bizkaitarrek, une bateko berdinketaren saria lortu arte. Adrian Perez golegile bezala estreinatu zen bigarren taldearekin aldaratze bat jaso ondoren. Aurrelari gaztea ere hurrengo jokaldi nabarmenaren protagonista izan zen, izan ere, handik gutxira, penaltia adierazi zioten, eskuarekin jo baitzuen baloia area barruan. Quique Riverok ez zuen barkatu hamaika metroetatik eta irundarrei abantaila eman zien atsedenaldia baino lehen.

Aldageletatik bueltan neurketaren erritmoa asko jaitsi zen. Iruritak eta Oyonok norgehiagokaren gidoia aldatu ahal izan zuten, baina arerioen atzelariek euren saiakerak bertan behera utzi zituzen. Munroek, ordea, behin betiko emaitza ezarri zuen, gol bikain batekin.

Datorren astean SD Tarazonak bisitatuko du Lezama (larunbata 14, 15:30ean), jaitsiera postuetatik aldendu nahi duten bi taldeen arteko partida jokatzeko. Berdintasuna da nagusi eta puntu bakoitza erabakigarria izan daiteke Primera Federacion mailako Lehen Multzo honetan.