Bilbao Athletic - CyD Leonesa
Jardunaldia 34
1. RFEF

Bilbao Athletic - CyD Leonesa

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
20
CyD Leonesa
CyD Leonesa
  • 51' Rego
  • 82' Irurita

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic mailaz igotzeko lehian murgildu da liderra gainditu ostean

Regoren eta Iruritaren golek eta Santosen geldiketek CYD Leonesa garaitzea ahalbidetu dute

Bilbao Athleticek geldiezin jarraitzen du eta igoerako play off postuetan kokatu da CYD Leonesa liderrari 2-0 irabazita Lezaman. Regok, presioan argi ibilita, eta Iruritak, gelditutako baloi bat klasez errematatuta, sartutako golek joanekoan bezala lehoikumeak lehen sailkatuari irabaztea ahalbidetu zuten. Santosek, bere geldiketekin, gainerakoa egin zuen.

Partida orekatua hasi zen, nahiz eta Bilbao Athletic nagusi izan eta lehen zatiaren erdira arte ez zen ireki, Miguel Bañuz atezainak eskuadrara hegan egin zuenean Olabarrietaren falta bat ateratzeko.

Atezainen arratsaldea zen; izan ere, Mikel Santosek Maestreren burukada bat atera zuen, eta kornerrean berriro agertu zen, Artola lehoiak langara errematatu eta Escobarren jaurtiketa gelditu ondoren.

Jokin Aranbarriren mutilek berehala erreakzionatu zuten eta Ibai Sanzek atea hutsik zegoela ez zuen asmatu Adrian Perezen erdiraketa gol bihurtzen. Aurrelariak berak Johanekoren pasea buruz kanpora bidali zuen gutxigatik. Lehia bizia izaten ari zen eta Santosek Kevinen gola ekidin zuen.

Bilbao Athleticek 50. minutuan eman zion kolpea neurketari, Regok bere hanka luzeari esker Barriri baloia lapurtu eta gola sartu zuenean. Miguel Bañuzek geldiketa egin zion segidan Beñat Garciari.

Liderrari erreakzionatzea tokatzen zitzaion, euripean, eta Mikel Santosek berriro salbatu zituen lehoikumeak Kevin Presaren saiakera hankarekin geldituz. Aranbarrik aldaketak sartu zituen eta filial zuri-gorriak epaia jarri zuen 81. minutuan, Adrian Perezek falta bat atera eta Irurita aurkitu zuenean. Atzelariak boleaz gol ederra lortu zuen.