
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - Unionistas CF
Bilbao Athletic - Unionistas CF


- David Rabadán 66'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek Unionistasen aurka galdu egin du Lezaman
Kanpoko taldearen gol bakarti bat nahikoa izan da lehoikumeak mendean hartzeko

Ez da partida ikusgarria izan eta Rabadanen, Unionisten erdilariaren, kalitate kolpe bat nahikoa izan da Lezaman garaipena lortzeko. Bilbao Athletic izan da joko eta aukera gehien proposatu dituena, baina ez dute asmatu ate aurrean eta garesti ordaindu dute.
Lehen zatia aukera askorik gabekoa izan da. Erritmo geldoak sosegu handiko partida bati mesede egiten zion. Hala ere, Bilbao Athletic izan da bizitasun pixka bat eman diona. Birritan hurbildu dira aurkariaren areara, Adrian Perezek zortea probatu zuen buruz eta Azkunek, Ibon Sanchezen sakoneko paseari esker, hasierako gola bilatu dute, baina bi abaguneetan aurkariaren atezainarekin topo egin dute.
Bigarren zatian jokoari berrekin ondoren, norgehiagokak bide beretik jarraitu du, jokaldi bakan batean Rabadanek zartako bat asmatu duen arte. Santos maisuki gainditu eta Unionistei markagailuan aurretik jarri du. Bilbao Athleticek erasoan jokalari berriak zelariatu ditu, besteak beste, Huestamendia debutantea, berdinketaren gola egiteko zorian egon dena. Hasierako hamaikakora itzuli den Elias ere saiatu da, baina bere jaurtiketa gurutzatuegi zutoina miazkatzen kanpora joan da. Ez da berdinketa iritsi eta hiru puntuak Salamancako taldeak erdietsi ditu.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Unionistas CF
Hamaikakoan
