.jpg)
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - CD Guadalajara
Bilbao Athletic - CD Guadalajara


- 28' (p.) Ibon Sánchez
- 70' Gift
- U. Eulate 77' (p.)
KokapenaLezama 2, Lezama
Bilbao Athleticek Guadalajarari irabazi dio eta Primera Federacion jarraitzea ziurtatu du
Ibon Sanchezek, penaltiz, eta Elijah Giftek bigarren zatian sartutako golek Lezamako denboraldia garaipen erabakigarriarekin agurtzeko balio izan die lehoikumeei
.jpg)
Bilbao Athleticek mailari eutsi dio Lezaman CD Guadalajarari 2-1 irabazi ostean.
Ibon Sanchezek, penaltiz lehen zatian, eta Elijah Giftek, bigarrenean, egindako golek denboraldia Lezaman aho zapore onarekin amaitzeko balio izan die lehoikumeei.
CD Guadalajarak intriga jarri du azken txanpan, Unax Eulatek penaltiz sartutako golari esker, baina Jokin Aranbarriren taldeak ondo eutsi dio kanpokoen presioari.
Garaipen honekin, Bilbao Athleticek denboraldia bukatzeko jardunaldi baten faltan Primera Federacion mailan jarraituko duela ziurtatu du, datorren larunbatean El Toralinen SD Ponferradinaren aurka jokatuko duena.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

CD Guadalajara
Hamaikakoan
























