
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Pontevedra CF
Bilbao Athletic - Pontevedra CF


- 23' Irurita
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek bigarren garaipena kateatu du Lezaman
Lehoikumeek galdu gabe jarraitzen dute txapelketan eta golik jaso gabeko segidan erdietsitako bigarren garaipena lortu du

Lezama gotorleku bihurtu da Bilbao Athleticentzat denboraldi hasiera honetan. Real Madrid Castilla mendean hartu ondoren, Jokin Aranbarriren taldeak bi astetan bigarren garaipena erdietsi du. Iruritak zelai erditik egindako jaurtiketa itzel bat nahikoa izan zen zuri-gorriak sailkapenaren gune nagusian jartzeko, 8 punturekin lehen lau jardunaldietan.
Lehoikumeei neurketa menderatzea gustatzen zaie, eta soropilera gosez irteten ohi dira beti. Gauzak horrela, Ibon Sanchez izan zen lehen abagunea izan zuen lehen jokalaria, baina Marquetak ondo erantzun zion kapitainaren ezkerkadari. Pontevedra sendo aritu zen arren, Bilbao Athleticek aurkariaren areara iristen jarraitu zuen. Adrian Perezek eta Ibai Sanzek aukera bikoitza izan zuten, baina Irurita izan zen lehoikumeak aurretik jarri zituena. Hegaleko atzelariak talde galiziarraren atezainaren posizio aurreratua antzeman zuen eta, inolako begirunerik gabe, baloia zelaiaren erditik ostikoz jo zuen gol ikusgarria egiteko.
Hala ere, bigarren zatia hasi eta berehala, talde bisitariak norgehiagoka berdintzeko aukerarik onena izan zuen. Zorionez, geldikako jokaldia langan jo zuen. Bilbao Athletic aktibatzeko eta partidaren agintea berriro hartzeko abisu paregabea izan zen. Bi eremuetan aukera handirik gabe, azken minutuetan sartu zen neurketa. Pontevedrak estutu egin zuen eta Gamenen ate ingurura hurbildu zen, baina Bilbao Athleticek sufritzen eta aldeko markagailuari eusten jakin zuen. Talde galiziarrak penalti bat eskatu zuen azken minutuetan eta, FVS-ren berrikuspenaren ondorioz, zalantzazko denbora batean egon ondoren, epaileak ekintza ez zuela adierazi behar agindu zuen.