Bilbao Athletic - Racing Ferrol
Jardunaldia 33
1. RFEF

Bilbao Athletic - Racing Ferrol

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Racing Ferrol
Racing Ferrol
  • Chema 6'

KokapenaLezama 2, Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman

Jokin Aranbarriren mutilek galdu egin dute Racing Club de Ferrol taldearen aurka, galiziarren gol goiztiar baten ostean

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman, Racing Club de Ferrol taldearen aurka. Guillermo Fernandezek zuzentzen duen taldeak aurrea hartu du norgehiagokaren hasieran, Chemaren golari esker, eta lehoikumeek ez dute partida iraultzen jakin, nahiz eta bigarren zatian hobeak izan.

Igande eguzkitsua Lezaman. Partida galiziarren gol goiztiar batekin hasi zen. Neurketaren seigarren minutuan,  bere taldea aurretik jartzeko Chemak buruz errematatu du kornerretik neurtutako baloi bat. Hala ere, Bilbao Athletic ez da atzean geratu eta berdinketaren bila joan da. Eder Garcia urruneko jaurtiketa batekin saiatu da, baina atezainak ondo gelditu du. Hori izan da lehen zatiko aukerarik argiena zuri-gorrientzat.

Bigarren zatian Jokin Aranbarrik egindako aldaketek beste itxura bat eman diote taldeari. Etxekoak hobeto, partidako 60. minutuan Ibai Sanzek, bigarren zatian jokalari arriskutsuenak, Adrianek bidalitako erdiraketa errematatu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpo eskas batengatik. Beñat Garciak, zelaira sartu berriak, partida berdintzeko abagune ederra izan du, baina bere jaurtiketa ez da atezainarentzat gelditzeko zaila izan. Johanekok ere izan du bere aukera, baina ez du zortetik izan. Markagailua ez da mugitu, eta zuri-gorrien porrota gauzatu da. Bilbao Athleticen hurrengo erronka, datorren igandean, apirilak 26, 18:15ean izango da.