Real Avilés - Bilbao Athletic
Jardunaldia 5
1. RFEF

Real Avilés - Bilbao Athletic

Real Avilés
Real Avilés
32
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 53' Bautista
  • 73' ,90' Javi Cueto
  • Ibai Sanz 16' ,81'

KokapenaRomán Suárez Puerta , Avilés

Bilbao Athleticek denboraldiko lehen porrota jaso du

Lehoikumeek ezin izan zuten punturik lortu amaiera zoroa izan zuen partida batean, non hiru gol ere baliogabetu zizkieten

Bi zati talde bakoitzarentzat eta amaiera guztiz bidegabea Bilbao Athleticentzat. FVS-a izan zen partidako protagonista nagusia. Bilbao Athleticentzat hiru gol baliogabetu zituen (Ibai Sanzen bi eta Bujanen bat) eta Javi Cuetoren bigarren gola balioztatu zuen 92. minutuan, Real Aviles Industriali garaipena ematen zion gola. Bilbao Athleticek denboraldi honetan jasotako lehen porrota izan zen.

Lehen zatiak izen propioa izan zuen, Ibai Sanzen. Izan ere, aurrelariak hiru gol sartu zituen, bi baliorik gabe jokoz kanpo egoteagatik, baina batek lehen zatiaren amaieran zuri-gorriak aldageletara markagailuan abantailarekin joateko balio izan zuen. Taldeko jokaldi bikain baten ondoren, 15. minutuan, Bujanek gozoki bat banatu zuen area barruan, eta Barakaldoko aurrelariak ez zuen zalantzarik izan aurkariaren sareak urratzeko.

Bigarren zatian, etxeko taldea beste jarrera batekin zelairatu zen eta korner bat atera ondoren, Kevin Bautistak berdinketaren gola sartu zuen. Partidaren testuinguru berri batean, Bilbao Athleticek erreakzionatu egin zuen, baina epaileak Bujanen gol bat baliogabetu zuen berriro, jokoz kanpo zegoelako. Real Aviles Industrialek bere horretan jarraitu zuen eta Quicala Bariren jokaldi batean, Campabadalek bigarrena egin ahal izan zuen etxekoentzat. Abisatu eta abisatu, azkenean, jokaldi bakan batean, Javi Cuetoren jaurtiketa neurtu batek Santos gainditu eta bere taldea aurretik jarri zuen.

Etxekoen bigarren golarekin, norgehiagoka hautsi egin zen eta Bilbao Athletic berdinketaren golaren bila abiatu zen. Hor, Ibai Sanzen irudia azaleratu zen berriro, Giften asistentzia handia aprobetxatu egin zuena neurketa 2-2 jartzeko. Partida guztiz erotuta zegoen eta edonorren alde eror zitekeen. Zoritxarrez, 92. minutuan etxeko taldearen alde jauzi zen txanpona. Javi Cuetok gola sartu zuen berriro, epaileak bi aldiz berrikusi zuen gola, baina, oraingoan, baliozkotu egin zuen.