Bilbao Athletic - CA Osasuna B
Jardunaldia 6
1. RFEF

Bilbao Athletic - CA Osasuna B

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
00
CA Osasuna B
CA Osasuna B

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek Lezaman galdu gabe jarraitzen du

Lehoikumeek puntuak banatu dituzte Osasuna Promesasekin, gorritxoen aurka golik gabe berdindu ostean

Bilbao Athleticek Lezaman galdu gabe jarraitzen du, Osasuna Promesasen aurka golik gabe berdindu ostean. Jokin Aranbarriren mutilek garaipena lortzeko aukerak izan zituzten, baina sailkapenean bederatzira iristea ahalbidetzen dien puntu batekin konformatu behar izan zuten.

Intentsitate handia lehen zatian. Zurigorrien eta gorritxoen arteko norgehiagoka bizia, bi ateetan. Ibai Sanz eta Bujan, protagonistak Bilbao Athleticen aukerei dagokienez. Santos, etxekoen atepean nabarmendu zen merezimenduzko hainbat geldiketekin. Erasoko jarduera handia izan arren, golik ez atsedenaldira iristerakoan.

Bigarren zatia askoz lasaiagoa izan zen. Bi taldeak gehiago aplikatu ziren defentsan eta jokoa askoz kontrolatuago egon zen. Erasoko presentzia handia, baina gol aukera handirik gabe. Azkenean, bultza egin arren, bi taldeek berdinketa sinatu zuten. Golak bakarrik falta izan ziren, nahiz eta azken asteetan golegile lanean protagonista izan den Iruritaren saiakera markagailua irekitzetik gertu egon. Etxeko partidarik galdu gabe jarraitzeko balio du puntuak. Hurrengo geltokia, Lasesarre Barakaldo CF-ren kontra.