
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Unionistas CF
Bilbao Athletic - Unionistas CF


KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek puntu bat batu du Unionistas de Salamancaren aurka
Aukera gutxi izan dituen partida baten ostean, bi lehiakideetako inork ez zuen balantza desorekatzea lortu behealdetik urruntzeko

Berdinketa Lezaman. Bilbao Athleticek eta Unionistas de Salamancak 0-0 berdindu zuten arratsalde euritsu batean eta Primera Federacion mailako beheko postuetatik aldendu ezinik jarraitzen dute.
Neurketa bizia izan zen, baina ia ez zen jokaldi arrikutsurik egon. Aipagarrienak bigarren zatian iritsi ziren. Aldageletatik itzuli bezain laster, talde bisitariak aurrea hartzeko parada izan zuen, Gorjonek gora bidali zuen burukada batekin.
Condek ere abagune ona izan zuen gola sartzeko, baina Marinok gelditu egin zuen bere saiakera. Akzioko protagonista bera luzapena heldu baino lehenxeago kanporatu zuten, lehoikumeak bat gutxiagorekin utzita. Hala ere, hiru puntuak eskuratzetik gertu egon ziren, Barandallaren erdiraketa neurtuan Hierrok egindako errematean. Kanpoko taldeko atezainak geldiketa ederra egin zuen.
Emaitza honekin, filial zuri-gorriak hamar puntu ditu eta jaitsiera postuetan jarraitzen du. Hurrengo konpromisoa CD Tenerife liderrari bisita egitea izango da, azaroaren 8an, datorren larunbatean, Euskal Herriko 18:30ean.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Unionistas CF
Hamaikakoan






















