
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2026-27
- AD Mérida - Bilbao Athletic
AD Mérida - Bilbao Athletic


- 7' (p.) Doncel
- 88' D. Guagua
KokapenaEstadio Romano José Fouto, Mérida
Bilbao Athleticek saririk gabe amaitu du partida Meridan
Bittor Llopisen lehoikumeek, 4. minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu arren, galdu egin dute Meridan, neurketaren zati handi batean partida kontrolatu ondoren

Bilbao Athleticek 2-0 galdu du Meridako Romano zelaian. Bittor Llopisen lehoikumeek, Beñat Larrea 4. minutuan kanporatua izan ostean jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan badute ere, ez dute egoera iraultzea lortu, partidaren zati handi batean nagusi izan arren.
Hasiera oso gorabeheratsua izan da. Taldea hamar jokalarirekin geratu da 4. minutuan, Larrea kanporatua izan ostean. Doncelek epaileak adierazitako penaltia sare barrura bidali eta aurretik jarri du Merida.
Bittor Llopisen mutilek berehala ekin diote lanari egoerari buelta emateko asmoz, eta hainbat unetan partidaren kontrola bereganatu dute. Ander Izagirrek norgehiagoka berdintzeko aukera izan du 27. minutuan, bigarren zutoinean egindako burukada batekin. 35. minutuan, Daniel Perez area kanpotik saiatu da, baina aurkarien atezainak geldiketa bikaina egin du zuri-gorrien gola saihesteko. Bilbao Athletic, jokalari bat gutxiagorekin aritu arren aurkaria baino gehiago izan da, baina ez du lehen zatian gola egiteko modurik aurkitu.
Bigarren zatian ere estutzen jarraitu du talde zuri-gorriak. Hala ere, etxekoek ere izan dituzte aldea handitzeko abaguneak. 60. minutuan, Giok jaurtiketa indartsu bat langara bidali du, eta Mikel Santosek Hallssonen hainbat erremate gelditu behar izan ditu.
Azken minutuetan dena alda zitekeen Meridaren arean gertatutako jokaldi batean. Ilyas lurrera bota dute baloirik jokoan ez zegoela, baina epaileak ez du ezer adierazi. Azkenean, 88. minutuan, Guaguak neurketa erabakita utzi du. Horrela, Bilbao Athleticek amaierara arte ahalegina egin badu ere, esku hutsik itzuli da Romano zelaitik.
Hamaikakoan

Juhász
A. Jay
Jota
Martín S.
Doncel
Hugo
Fito
Sandoval
Barbu
Beneit
Ha Kone
Ordezkoak
Álex Gil
Hugo Sanz
J. Areso
Hallsson
S. El Ftouhi
A. Salguero
D. Guagua
Dibrani
Aranda
Gio
Entrenatzaileak
Fran Beltrán

AD Mérida
Hamaikakoan



















