Zamora CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 1
1. RFEF

Zamora CF - Bilbao Athletic

Zamora CF
Zamora CF
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 94' Izan Yurrieta
  • Conde 90' (p.)

KokapenaRuta de la Plata, Zamora

Bilbao Athleticen puntu baliotsua Zamoran

Nahiz eta luzapenean markagailuan aurreratu, lehoikumeek merituzko berdinketa lortu dute Ruta de la Platan Lehen Federazioaren estreinaldian

Bilbao Athleticek puntu on batekin ekin zion Lehen Federazioari, Ruta de la Plata plaza zailean, Zamora taldearen etxean, hain zuzen ere. Condek azken txanpan lehoikumeak aurreratu zituen markagailuean penalti puntutik, baina Izanek erantzun egin zuen etxekoen aldetik eta behin betiko berdinketa zigilatu zuen. Bittor Llopisen agindupeani, aulki zuri-gorrian debutatzen baitzuen ere, lehoikumeek puntu bat erdietsi zuten bertatik eraiki ahal izateko.

Borroka partida eta esfortzu fisiko handia Bilbao Athletici Lehen Federazioko estreinaldian aurre egitea egokitu zitzaiona. Lehen zatian oso berdinduta egon ziren bi taldeak, eta aurkariaren atea aurkitzeko zailtasunak izan zituzten. Erasoan aukera nabarmenik gabe, defentsak izan ziren partidako lehen zatiko irabazleak.

Bigarren zatian, Carbonellek aukerarik onena izan zuen. Llopisen taldeak erantzun zuen, zirkulazio azkarreko jokaldiekin. Horietako baten ondorioz, Vizcayk gertu izan zuen gola. Azken txanpan iritsi ziren golak. Condek Vizcayri adierazitako penaltia baliatu zuen, luzapenean lehoikumeak aurretik jartzeko. Behin betikoa zirudien, baina Izanek partida berdindu zuen lau minutu geroago eta Zamorako taldea garaipena lortzetik gertu egon zen ere, Hidalgoren abagunearekin. Urrezko puntua. Hurrengo geldialdia, lehen norgehiagoka Lezaman, Real Aviles Industrialen aurka.