Bilbao Athletic - Real Avilés
Jardunaldia 2
1. RFEF

Bilbao Athletic - Real Avilés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
Real Avilés
Real Avilés
  • 22' Belategi
  • 56' Peciña
  • Cris Montes 41'

KokapenaLezama 2, Lezama

Denboraldiko lehen garaipena Bilbao Athleticentzat

Bittor Llopisen mutilek denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu dituzte Real Avilesen aurka Belategiren eta Peciñaren golei esker

Arratsalde beroa Lezaman. Bilbao Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi zuen etxean, Zamoran erdietsitako berdinketaren ostean. Belategik lehen gola egin du, itzelezkoa, eta Real Avilesek norgehiagoka berdindu badu ere, Peciñak bere golarekin itxi du partida bigarren zatian.

Conde izan da aurkariaren atea zulatzen saiatu den lehena. 4. minutuan ezkerkada bat jaurti du Alvaro Ratoren eskuetara. Beñat Garcia ere saiatu da areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina baloia aurkariaren poteriatik urrun joan da. Azkenean, Belategik 23. minutuan lehen gola egin du, ikusgarria benetan. Baina atsedenalditik gertu, 42. minutuan, Cris Montesek bere golarekin norgehiagoka berdindu du.

Bigarren zatiaren hasieran iritsi da zuri-gorrien bigarren eta behin betiko gola, Ander Peciñak egindakoa, eta bere taldea markagailuan aurretik jarri du berriro. Hortik aurrera, ez da ezer askorik gertatu. Athleticek denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu. Hurrengo erronka, larunbatean, irailaren 12an, Pontevedra CF taldearen aurka, 16:30ean.