
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2026-27
- Arenas Club - Bilbao Athletic
Arenas Club - Bilbao Athletic


- Vizcay 34' ,47'
- Lete 67'
KokapenaFadura, Getxo
Bilbao Athletic nagusitu da Arenas Cluben aurkako derbian
Bigarren talde zuri-gorriak argi eta garbi irabazi dio talde getxoztarrari eta Lehen Federazioan galdu gabeko egoera luzatu du

Bilbao Athleticek denboraldi hasiera bikaina eta sasoi bikaina berretsi ditu. Bittor Llopisek zuzentzen duen taldeak Arenas Club gainditu zuen Faduran eta porrota ezagutu gabe jarraitzen du Lehen Federazioko lehen bost jardunaldietan. Hiru garaipen eta bi berdinketa.
Bilbao Athleticen lehen zati sendoa, nagusi. Bigarren talde zuri-gorriak abagune asko izan zituen eta ordu erdia pasata lehen gola lortu zuen. Vizcayk Conderen jokaldi eta asistentzia handia baliatu zuen bereak abantailan jartzeko. Aurrelariaren hirugarren jardunaldia jarraian gola sartzen. Conde berak errenta handitu ahal izan zuen hurrengo jokaldian. Bere baloi loratua oso gutxigatik joan zen kanpora.
Atsedenaldiaren ostean, aurrelari golegileak protagonista izaten jarraitu zuen. Bigarren golarekin amaitu zen Bilbao Athleticek gola sartzeko egindako saiakera hirukoitza. Arrakasta izan zuen berriro Vizcayk. Llopisen taldeak norgehiagokaren kontrolarekin jarraitu zuen eta aukera gehiago izan zituen. Seltonek abisua eman zuen eta Letek hirugarren gola sartu zuen jaurtiketa zoragarri batekin. Peciña gol-zaparrada biribiltzeko zorian egon zen. Bilbao Athleticen beste garaipen bat, gozo-gozo jarraitzen duena txapelketaren lehen zati honetan. Gazteek CD Extremadura hartuko dute datorren astean Lezaman.
Hamaikakoan

Obón
Larrauri
Lekuna
Zubelzu
Iker García
Badiola
J. L. Cortés
Pedroarena
R. Torres
Dufur
Alex Oyón
Ordezkoak
H. Oleaga
Eric
Suso
Palacín
E. Borrajo
Arratibel
Buján
Zabaleta
Telletxea
Arnedo
Entrenatzaileak
Jon Erice

Arenas Club
Hamaikakoan





















