Bilbao Athletic - Real Unión Club
Jardunaldia 7
1. RFEF

Bilbao Athletic - Real Unión Club

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
00
Real Unión Club
Real Unión Club

KokapenaLezama 2, Lezama

Bilbao Athleticek puntu bat batu du Real Unionen aurka

Golik gabeko berdinketa Lezaman, lehoikumeek bigarren zatian hobetu zuten norgehiagokan

Bilbao Athleticek puntu bat eskuratu zuen Lezaman jokatu zen Primera Federacion mailako zazpigarren jardunaldian. Real Unionek izan zituen aukerarik onenak lehen zatian, eta Bilbao Athleticek hobera egin zuen bigarrenean, baina bietako inor ez zen gai izan garaipenaren gola egiteko.

Partidako lehen aukera Ekain Azkuneren oinetatik iritsi zen. Indarrak berdinduta zeuden eta Imgak ezker hegaletik irundarren defentsa apurtzen saiatu zen. Real Unionek berriro probatu zuen Santos, baina atezainak Ander Martinen jaurtiketa gelditu zuen. Eta beste hiru aukera ere izan zituzten, garbienak, baina Unai Garciaren eta Galarzaren jaurtiketek birritan egin zuten topo Mikel Santosekin eta langarekin.

Bilbao Athletic ez zen ondo ibili lehen 45 minutuetan eta Bittor Llopisek aldaketak egin zituen. Larrea, Lete eta Huestamendia sartu zirenean taldea indartsuago agertu zen eta jokoa gehiago kontrolatzen hasi zen. Imgak urrutitik probatu zuen, baina Tenak jaurtiketa gelditu zuen. Monreal ere saiatu zen, baina bere burukada langaren gainetik joan zen. Huestamendiak gauza bera egin zuen, baina atezain irundarrak baloia gelditu zuen berriro. Lehoikumeen minuturik onenak izan ziren, baina ez zen nahikoa izan berdinketa saihesteko. Azken minutuetan Vizcayk garaipenaren gola izan zuen, baina jaurtiketa horrek ere ez zituen Real Unionen sareak urratu.

Sailkapenean 12 puntu dituelarik, datorren astean Bilbao Athleticek CD Coriari egingo dio bisita Primera Federacion mailako zortzigarren jardunaldian, urriaren 18an, 12:00etan, La Isla estadioan.