Unionistas CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 9
1. RFEF

Unionistas CF - Bilbao Athletic

Unionistas CF
Unionistas CF
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 42' (p.) Álvaro G.
  • 72' Pau Ferrer
  • Lete 46'

KokapenaReina Sofía, Salamanca

Bilbao Athleticek bidegabezko porrota jaso du Reina Sofian

Lehoikumeek galdu egin dute Unionistasen aurka, nahiz eta aukera argiak izan sari hobea lortzeko

Bilbao Athleticek estropezu egin du Salamancan. Bigarren talde zuri-gorriak Unionistasen aurrean kale egin zuen ez sinisteko partida  batean, non Bittor Llopisek zuzendutako taldea, sinestezina badirudi ere, garaitua izan zen. Alvaro Gomez eta Pau Ferrerren golek indarrik gabe utzi zuten Leteren gola.

Bilbao Athleticek nahiko ondo jokatu zuen lehen zatian. Tarte askotan nagusi izan zen jokoan eta aukerak izan zituen markagailuan aurrea hartzeko. Selton etxeko defentsak baloia ateratzera behartu zuen goleko marran eta Izagirrek eta Adrian Perezek Alex Daza atezainaren gaitasunak ikustera behartu zuten ere. Unionistasek ere aukerak izan zituen, baina epaileak egindako zalantazko jokaldi baten ondoren abantaila hartzea lortu zuten. 37. minutuan, epaileak Leteren falta adierazi zuen, eta, harrigarria bada ere, FVSn berretsi zuen. Álvaro Gómezek ez zuen barkatu hamaika metroetatik.

Partida berriz hasi bezain laster, Leteren golatzarra. Erdilariak bere hirugarren gola sartu zuen denboraldi honetan, eta berdinketa jarri zuen markagailuan Dazaren atearen kontra jaurtitutako zartako bati esker. Oyonok aukera argia izan zuen penalti puntutik bere taldea aurreratzeko. Hala ere, etxekoen atezainak aurrelari zurigorriaren jaurtiketa gelditu zuen. Handik gutxira, Larreak buruz egindako errematea zutoinean jo zuen. Llopisen taldea barkatu zuen eta aukerak eman zizkion etxeko taldeari, berriro markagailuan aurrea hartuz. Pau Torresek buruz sartu zuen gola.

Azken txanpan, Serranok bigarren txartel horia ikusi zuen, epaileak partida gelditzeko protokoloa aktibatu ostean. Bilbao Athleticek bikain bukatu zuen eta Izagirrek burukada argia izan zuen partida berdintzeko. Laugarren partida jarraian Bilbao Athleticek irabazi gabe, zalantzarik gabe Salamancan sari hobea merezi izan zuena.