
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2026-27
- Bilbao Athletic - CP Cacereño
Bilbao Athletic - CP Cacereño


- 27' ,47' Oyono
- 51' Peciña
- Osama 89'
KokapenaLezama 2, Lezama
Bilbao Athletic garaipenaren bidera itzuli da
Oyonoren eta Peciñaren golei esker lehoikumeen garaipen sendoa lortu dute Lezaman

Bilbao Athletic garaipenaren bidera itzuli da etxean lortutako garaipen bikainaren ostean. Oyono izan da neurketako protagonista nagusia, bi gol sartuta, eta Peciñaren hirugarren golarekin nahikoa izan dute Cacereño mendean hartzeko, Primera Federacion mailako 10. jardunaldian.
Bittor Llopisen taldeak ausart ekin dio partidari. Neurketa hasi eta berehala sortutako bi aukerek argi utzi dute zein izango zen partidaren noranzkoa. Hala ere, Cacereño ez da kikildu, eta Mikel Santosek pare bat geldiketa egin behar izan ditu. 27. minutuan iritsi da arratsaldeko lehen gola. Oyonok area barruan jasotako baloi bikaina ezker hankaz errematatu du, bakar-bakarrik eta inolako zailtasunik gabe.
Bigarren zatia hasi bezain laster heldu da zuri-gorrien bigarren gola. Oyonoren bigarrena izan da, area barruko errebote bat baliatuta markagailuko aldea handitzeko. Denboraldi honetan aurrelariaren hirugarren gola izan da. Aurkariaren defentsako beste huts batek aukera eman dio Peciñari erraz errematatzeko eta partida erabat ixteko. Kolpe gogorra izan da Cacereñorentzat; lau minututan jasotako bi golek bertan behera utzi baitzituzten euren aukera guztiak. 88. minutuan, Oussamak aldea murriztu du, baina ez da nahikoa izan.
Bizkaitarren hurrengo erronka etxetik kanpo izango da: AD Meridaren aurka jokatuko dute azaroaren 8an, igandean, 18:15ean.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Bittor Llopis

CP Cacereño
Hamaikakoan





















