CD Mirandés - Bilbao Athletic
Jardunaldia 13
1. RFEF

CD Mirandés - Bilbao Athletic

CD Mirandés
CD Mirandés
01
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Conde 53'

KokapenaAnduva, Miranda de Ebro

Bilbao Athleticen ospe handiko garaipena Anduvan

Lehoikumeek CD Mirandesi irabazi diote partida bikaina jokatu ostean eta puntuak Conderen golari esker eskuratu dituzte

Urrezko hiru puntu Bilbao Athleticentzat. Lehoikumeek partida bikaina jokatu zuten Anduvan eta CD Mirandesi irabazi zioten Conderen golari esker. Atea hutsean bigarren jardunaldiz jarraian eta Bittor Llopisen taldearen garaipen landua mailako talde onenetariko baten aurrean.

Lehen zatia berdindua eta bizia izan zen Anduvan, nahiz eta aukerarik onenak Bilbao Athleticek izan. Oyono eta, batez ere, Vizcay talde zuri-gorria aurreratzeko zorian egon ziren. Azken honek Jesus Ruizek defendatutako atearen zutoinera bidali zuen baloia lehen berrogeita bost minutuetako azken jokaldian.

Lehoikumeek seriotasunez aurre egin zioten norgehiagokari bigarren zatian ere, eta euren lerroen talentua azaleratu zen. Conde eta Vizcayr elkartu ziren. Aurrelariak pase bikaina eman zion orpoz hegalekoari eta honek baloia etxeko atezainaren gainetik loratu zuen Bilbao Athletic Anduvan aurreratzeko. Gol puxka 53. minutuan. Mirandesek asko sakatu zuen berdinketaren bila, baina Llopisen mutilek errenta handitzeko mehatxuan sakondu zuten zuten ere. Gazteak bikain defendatu ziren eta hiru puntu oso garrantzitsu lortu zituzten. Ospe handiko garaipena lortu du Bilbao Athleticek Anduvan eta Cultural y Deportiva Leonesa hartuko du hurrengo ostiralean Lezaman.