Bilbao Athletic - CyD Leonesa
Jardunaldia 14
1. RFEF

Bilbao Athletic - CyD Leonesa

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
10
CyD Leonesa
CyD Leonesa
  • 7' Oyono

KokapenaLezama 2, Lezama

Bigarren garaipena jarraian Bilbao Athleticentzat

Bittor Llopisen gazteek garaipen oso garrantzitsua lortu dute etxean, zoramenezko lehen zati baten ondoren

Bilbao Athletic gero eta sendoago dago Lezaman. Lehoikumeek 1-0 irabazi dute Oyonoren lehen zatiko golari esker. Zuri-gorriak askoz nagusiago izan dira, eta 24. minutuan jokalari bat gehiagorekin geratu dira, baina arratsaldeko golegileak berak, Oyonok, bigarren txartel horia ikusi du atsedenaldia baino lehen. 

Bittor Llopisen taldeak hasiera ikusgarria egin du. Partidako 2. minutuan, Adrian Perezek lehen abagunea izan du, eskuineko zutoinetik oso gertu joan den jaurtiketa batekin. Abisua baino ez zen izan, izan ere, 7. minutuan Oyonok arratsaldeko lehen gola sartu du area barrura sartu eta ezkerrez egindako jaurtiketa indartsu batekin, Parerarentzat ezinezkoa. Ondoren, zuri-gorrien beste hainbat hurbilketa ere iritsi dira. 
 
Gainera, Tiruk bigarren txartel horia ikusi du 24. minutuan, Peciñari emandako kolpe argi baten ondorioz, eta kanporatua izan da. Bilbao Athletic nagusi zen jokoan, eta jokalari bat gehiagorekin geratu da. Atzean, Mikel Santosek erne jardun du 33. minutuan geldikako jokaldi baten ondoren egindako burukada bat urruntzeko. 

42. minutuan indarrak berdindu dira, arratsaldeko protagonistak, Oyonok, bigarren txartel horia ikusi eta kanporatua izan denean. Horrela, bi taldeak 10 jokalarirekin joan dira aldageletara. 

Bigarren zatian ez da partidaren joera aldatu. Adrian Perezek beste abagune argi bat izan du, lehen zatikoa baino are argiagoa. Ezker hegaletik iritsitako baloi bat area txikian errematatu du, baina Jaime Vazquezek baloia marra gainetik atera du. Hortik aurrera, Bilbao Athleticen kontrol erabatekoa. Zuri-gorriek emaitza lasaitasunez eutsi diote, estutasunik gabe. 

Zuri-gorrien hurrengo erronka Barakaldoren aurkako derbia izango da, Lasesarren, abenduaren 5ean, larunbatean, 16:30ean.