Everton FC - Athletic Club U23
Jardunaldia 2

Everton FC - Athletic Club U23

Everton FC
Everton FC
10
Athletic Club U23
Athletic Club U23
  • 41' Dobbin

KokapenaWalton Hall Park , Liverpool

21 urtez azpiko Athletic Cluben porrota Evertonen aurka

Dobbinek lehen zatian egindako golak erabaki du Premier League International Cupeko bigarren jardunaldia

Athletic Clubeko 21 urtez azpiko taldeak gehiago merezi izan du, baina garaipena Evertoneko Toffee taldeak lortu du garaipena. Sean Dyche ingalaterrako taldearen lehen entrenatzailearen begiradaren aurrean, Lewis Dobbinen gol bakartia nahikoa izan da Merseysideko taldeak Premier League International Cupeko bigarren jardunaldiko norgehiagoka irabaz dezan. 

Neurketa hasi eta gutxira, etxeko taldeak lehen gola egiteko abagune argia izan du, baina Gastetik geldiketa ikusgarri batekin markagailua berdinketarekin mantendu du. Jarraian, kornerretik iritsi da talde zuri-gorriaren lehen aukera. Quicalak errematatu du eta Crellin atezainak hankarekin baloia aldendu du. Hegalekoa oso fin irten da zelaira, eta eskubitik egindako jokaldi batean, gola egiteko beta berri bat izan du. Athletic baloiaren jaun eta jabe izan da lehen taldeko hiru jokalari zelairatu dituen Evertonen aurka. Horietako bat, Toffee taldearen kapitain handia, Seamus Coleman. Atsedenaldia iristear zela gauzatu du gola etxeko taldeak. Gastesik ezer gutxi egin ahal izan du Dobbinen jaurtiketa gelditzeko.

Bigarren zatian, Athleticeko 21 urtez azpiko taldeak berdinketaren gola egiteko helburuarekin irten da. Zelairatu berria zen Elijah Giftek hiru jaurtiketa arriskutsu egin ditu, baina hirurak Evertonen atzelariek zein atezainak desbideratu dute. Iñigo Lopez ere gola egiteko hurbil izan da, baina bere jaurtiketa zutoina miazkatzen kanpora joan da.

90 minutuak gaindituta, lehoikumeek ezin izan dute berdinketaren gola erdietsi eta esku hutsik bueltatu dira Bilbora. Datorren abenduaren 20an Londresera bidaiatuko dute Fulham taldearen aurka Premier League International Cupeko hirugarren jardunaldia jokatzeko.