Blackburn Rovers FC - Athletic Club U21
Jardunaldia 3Premier League International Cup

Blackburn Rovers FC - Athletic Club U21

Blackburn Rovers FC
Blackburn Rovers FC
12
Athletic Club U21
Athletic Club U21
  • 78' Wood
  • Hierro 2'
  • Monreal 91'

KokapenaThe Wham Stadium , Accrington

Blackburn Rovers garaitu eta final-laurdenetarako sailkatu da 21 urtez azpiko Athletic

Lehoikumeak, Bilbao Athleticeko eta Basconiako jokalariekin, 1 eta 2 nagusitu dira Ingalaterran eta Premier League International Cup ospetsuaren hurrengo faserako txartela lortu dute

Athletic Club Premier League International Cupeko final-laurdenetan da. 21 urtez azpiko taldeak, Bilbao Athleticeko eta CD Basconiako jokalariek osatua eta oraingoan Bittor Llopisek eta Iraia Iturregik zuzendua, 1 eta 2 irabazi dio Blacburn Roversi Hierro eta Monrealen golekin. Garaipen honi esker, lehoikumeak Ligako Faseko bigarren postuan sailkatu dira eta, ondorioz, txapelketa entzutetsu honetako hurrengo kanporaketan postu bat lortu dute.

Izan ere, zuri-gorriek ez dute aurtengo lau partidetako bat ere galdu. Sunderland FCren aurka bina berdindu zuten lehen jardunaldian, emaitza errepikatu zuten West Ham Uniteden aurka bigarrenean eta 0-4 menderatu zuten Middelsbrough FC hirugarrenean. Azaroan Blackburn Roversen aurkako partida bertan behera geratu ostean, Lezamako jokalariek final-laurdenetarako txartela ziurtatu dute gaur Ingalaterran, Monrealek 91. minutuan sartutako golari esker.

21 urtez azpiko zortzi talde onenen koadroa osatzen dute Valentzia CF, Nottingham Forest, Olympique Lyon, FC Nordsjælland, Fulham, Brighton eta Sporting CP klubek.