
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club U21
- 2024-25
- Nottingham Forest - Athletic Club U21
Nottingham Forest - Athletic Club U21


- 103' Whitehall
- 117' (p.) Norkett
KokapenaThe City Ground , Nottingham
Athleticek luzapenean The City Ground zelaian galdu egin du
Whitehallek eta Norkettek aurauzko denboratik kanpo egindako golek Premier League International Cup txapelketatik kanporatu dute talde bilbotarra

Athleticek ezin izan du Premier League International Cupeko finalerako txartela eskuratu. Jokin Aranbarriren taldea nagusi izan da jokoan eta dena utzi dute sailkapena lortzeko, baina luzapenean Ingalaterraren bihotzean kokatuta dagoen taldea gehiago eta eraginkorragoa izan da.
Hasier zalantzati baten ondoren, non epaileak Nottingham Forest taldeari gol bat baliogabetu dion, Athletic Club konfiantza hartzen eta jokoan nagusitzen hasi da. Talde ingelesaren defentsan egindako presioari esker iritsi da lehen zatiko lehen aukera. Monrealek Olabarrietak jaurtitako kornerra errematatu du buruz, baina Murray-Jonesek esku bikaina atera du zuri-gorriak markagailuan aurretik jartzea saihesteko. Jarraian, buruz ere eta Luiaondoko jokalariaren erdiraketaren ondoren, Azkunek langatik gora bidali du baloia. Atsedenaldiaren atarian Errenteriakoak beste aukera bat izan du, baina jaurtiketa zutoina miazkatuz kanpora joan da.
Aldageletatik itzuli ondoren, Jokin Aranbarrik aldaketak egin ditu Bilbao Athleticeko eta CD Basconiako jokalari ohikoenek minutu gehiegi pilatu ez dezaten. Ez da norgehiagokaren logika aldatu. Athletic agintzen eta Nottingham Forest zain. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, etxekoek beste martxa bat sartu dute eta Gastesiren ate ingurura hurbiltzen hasi dira. Aukera nabarmenik gabe, neurketa luzapenera joan da.
Futbolean eraginkortasuna saritzen da eta arauzko denbora gaindituta, luzapenean, Nottingham Forest hobea izan da arlo horretan. Kornerreko jokaldi batean Whitehallek eta Norkettek penalti puntutik, Athletic kanporatu dute Premier League International Cupeko finalaren atarian.
Hamaikakoan

Murray-Jones
Sinclair
Hanks
Thompson
Abbott
Hammond
Nadin
Perkins
Blake
McAdam
Powell
Ordezkoak
Willows
Whitehall
Newton
Berry
Djanma
Norkett
Collins
Entrenatzaileak
Warren Joyce

Nottingham Forest
Hamaikakoan
