Oceja hil da
Isaac Oceja, Athletic Clubeko kapitain izandakoa, hilaren 26an hil zen Gurutzetan, 85 urte zituela. Bere…
Isaac Oceja, Athletic Clubeko kapitain izandakoa, hilaren 26an hil zen Gurutzetan, 85 urte zituela. Bere arimaren aldeko hileta-elizkizunak Uribarriko Andra Mari elizan egin ziren, Durangon. Hona, lehoi ohiari buruzko jakingarri batzuk: Athleticen eginiko denboraldiak: 1934-35etik 1947-48ra. Debut ofiziala Athleticekin: 1934-35 denboraldian, 1934ko irailaren 2an, Euskal kopan (Barakaldo 1-Athletic Club 2) Liga partidak: 186 (Gol bat). Kopa partidak: 34. Erregionaleko partidak: 19. Athleticen eginiko partidak, guztira: 239 (gol bat). Liga txapelduna: 2 – 1935-36 eta 1942-43 denboraldietan. Kopa txapelduna: 3 – 1943, 1944 eta 1945 urteetan. Liga txapeldunordea: 2 – 1940-41 eta 1946-47 denboraldietan. Estatuko selekzioan jokalari: 4 bider. 1915/05/29an jaio zen Escalanten (Kantabria), eta 2000/09/27an hil Durangon.