Athletic Club

Futbol eskolak

Futbol eskolak

EFFk, Futbolaren Ikasketa, Garapen eta Ikerketa Zentroaren bidez, Futbol Eskolako Nazioarteko II. Jardunaldiak antolatu ditu,…

EFFk, Futbolaren Ikasketa, Garapen eta Ikerketa Zentroaren bidez, Futbol Eskolako Nazioarteko II. Jardunaldiak antolatu ditu, urriaren 13, 14 eta 15ean, Granadan. Biltzar teoriko eta praktiko horretara Europako 600 entrenatzaile joango dira. Eta bertan, honakoak izango dituzte gai nagusi: ume hasi berriei futbolean irakasteko metodoak, Futbol Eskolen antolaketa eta kudeaketa eta entrenatzaileen trebakuntza. Hilaren 14an, zapatuarekin, Futbol Eskola eredu batzuk mahai-ingurua egingo da, eta bertara estatuko hiru talderi egin zaie gonbita: Athletic Club, Real Madrid eta FC Barcelona. Gure erakundearen ordezkari José María Amorrortu eta Txema Noriegak jardungo dute.