Athletic Club

Hitzarmena Athletic eta Deustuko Unibertsitatearen artean

Hitzarmena Athletic eta Deustuko Unibertsitatearen artean

Athletic Clubak eta Deustuko Unibertsitateak orain arte indarrean zegoen hitzarmena hiru urte gehiagoz luzatzea erabaki…

Athletic Clubak eta Deustuko Unibertsitateak orain arte indarrean zegoen hitzarmena hiru urte gehiagoz luzatzea erabaki berri dute. Honi esker Psikologia Saileko hainbat kidek Lezamako Eskolan jardungo dute aurrerantzean ere. Hitzarmenaren nondik-norakoak asteartean, goizeko 10.30etan eta Unibertsitateko prentsa aretoan, aurkeztuko dituzte klubak eta hezkuntza erakundeak. Athleticen aldetik José María Arrate, presidentea, eta José María Amorrortu, Lezamako koordinatzailea, egongo dira ekitaldian.