Jokalari zuri-gorrientzat sariak
Radio Euskadik bere sariak eman dizkie Mari Lacruz, Josu Urrutia, Pablo Orbaiz eta Joseba Etxeberriari….
Radio Euskadik bere sariak eman dizkie Mari Lacruz, Josu Urrutia, Pablo Orbaiz eta Joseba Etxeberriari. Sariak iragan den denboraldikoak dira. Lacruzentzat ‘taldeko birikia’ saria izan da eta Urrutiarentzat segurtasun gehien erakutsi duen jokalariari ematen zaiona. Erregulartasunari eskeinitako saria eskuratu du Pablo Orbaizek, baina Osasunan egin zuen lanari esker. Bestalde, Joseba Etxeberria izan zen euskal taldeotako golegilerik onena. José María Arrate Athleticeko presidentea eta Javier Miranda, Osasunakoa, present egon dira Lezaman ospatu den ekitaldian.