Pablo Orbaiz
Pablo Orbaiz jokalariari apendizitis ebakuntza egin diote gaur goizaldean Basurtoko Hospitalaren Larrialdiko Zerbitzuan. Ebakuntza-ondoko orduak…
Pablo Orbaiz jokalariari apendizitis ebakuntza egin diote gaur goizaldean Basurtoko Hospitalaren Larrialdiko Zerbitzuan. Ebakuntza-ondoko orduak normalatasun osoz igaro ditu jokalari nafarrak eta hiruzpalau egun egongo da hospitalean etxera itzuli baino lehen. Eragozpenik ez balego, lau eta sei aste bitarteko epea beharko du gainerako adiskideekin aritu ahal izateko.