Roberto Ríos
Roberto Ríos jokalariari azterketa medikua egin zioten atzo goizean Bilboko San Francisco Javier klinikan. Erresonantzia…
Roberto Ríos jokalariari azterketa medikua egin zioten atzo goizean Bilboko San Francisco Javier klinikan. Erresonantzia magnetiko baten bidez, aurreko larunbatean eskumako hankako koadrizepsaren aurreko rektoan izandako lesioa aztertu nahi dute medikuek. Behinbetiko informe radiologikoa oraindik ezagutzera eman ez bada ere, muskuluetan gainkarga izan dezakeelakoan daude adituak. Emaitza hauen arabera, bi eta hiru aste bitarteko baja aurreikusten zaio jokalariari.