Athletic Club

Santi Ezquerro

Santi Ezquerro

Sakari Orava sendagileak ebakuntza egin zion atzo Santi Ezquerro Marin jokalariari Finlandiako Turku herriko Memority…

Sakari Orava sendagileak ebakuntza egin zion atzo Santi Ezquerro Marin jokalariari Finlandiako Turku herriko Memority eritetxean eskuin hankako iskiotibialetan zuen arazoa konpontzeko asmoz. Jokalariak hiruzpalau egun geratuko da eritetxean eta hilabeteko atsedena hartu ondoren berrosatze lanari ekingo dio. Hortik aitzina, bospasei hilabeteko epea beharko du errioxarrak sasoian egoteko. Hiru epe izan du ebakuntzak: zikatrizondoko haritsu muskularrehuna garbitu, bizeps femoralaren zaintxuria birtentsatu eta eskuin hankako fasziotomia egin.