Athletic Club

Lesionatuen egoera

Lesionatuen egoera

Sabino Padilla sendagileak lesionatuen zerrenda errepasatzen du. Lazarrabalek zartadura dauka bere ezker orkatilan, «duela aste…

Sabino Padilla sendagileak lesionatuen zerrenda errepasatzen du. Lazarrabalek zartadura dauka bere ezker orkatilan, «duela aste batzuk minduta izan zuen gune berbera. Ez da jokatzeko moduan egongo eta kontuz ibili behar dugu». Oscar Vales taldean sartu zen, baina ez dauka aukera gehigirik Montjuicen egoteko: «Entrenatzailearen erabakia izango da, baina saio gogorrenak egiteke daude oraindik». Alkiza ez dago deialdian sartzeko, «eta kostatuko zaio». Riosek baloia ikutu zuen atzo eta eguenean edo barikuan arituko da gainerakoekin batera. Merinoren kasuan, lasterka egiteari ekin zion atzo. Orbaizek 35 minutuko saioa egin zuen txirrindularen gainean, baina datorren astea arte ez du korrikarik egingo. Carlos Garciarentzat ariketa ezberdinak daude prest datorren astetik aurrera: «Jiro batzuk egingo ditu eta baita zirkuito txikiak ere», esan zuen Padillak. Santi Ezquerrori dagokionez, jokalariarentzat ebakuntza jasan behar zuela jakin zuenetik egoera gogorra izan dela nabarmendu zuen Padillak. Alde batetik, «etenaldia» suposatzen duelako kirolariaren bizitzan eta, bestalde, pertsonak garbigailuak ez direlako. Beraz, ez da inolako berme osorik jokalariarentzat». Barikuan kenduko dizkiote eskuin hankan dituen puntuak eta muletarik ez du beharko aurrerantzean. Geroxeago igerilekuan jardungo du eta baita gimnasioan ere, hori guztia lasterkan eta txirrindulan hasi baino lehen.