Athletic Club

Txetxu Rojok Athleticen egoera aztertzen du

Txetxu Rojok Athleticen egoera aztertzen du

Txetxu Rojok Celta irabazi ondorengo Athleticen egoera aztertzen du: «Merezi baino puntu gutxiago ditugu» «Edozein…

Txetxu Rojok Celta irabazi ondorengo Athleticen egoera aztertzen du: «Merezi baino puntu gutxiago ditugu» «Edozein egunean gola sartuko genuela banekien, ziur nengoen. Aukerak sortu ditugu, baina Celtaren aurka ez gara batere fin ibili portzentaian. Dena den iritsiko da eguna» «Balorik gabeko kokapena asko hobetu dugu. Ondo kokatuta egonez gero askozaz aukera gehiago baditugu, ahalegin txikiagoa egiten dugu, baloi gehiago lapurtuz gainera. Horixe da oinarria». «Zelaian egoten behin ikasiz gero, babestuagoa sentitzen da sartzen den edozein jokalaria» «Pasa den domekako partida orain arte jokatu dugun erregularrena, osoena, izan da, hasieratik lehia amaitu arte. Eta ez zen erraza Celta bezalako arerioaren aurka egitea» «Liga parekatua da oso, hamar jardunaldi baitaramagu eta alde gutxi dago oraindik. Azken txanpan ondo kokatuta egotea da garrantzitsuena. Hala eta guztiz ere, goian doazenek uste baino partida gehiago galduko dutelakoan nago». «Urzaizek zein Guerrerok berebiziko kalitatea dute gola egiteko. Ismaelek bi lortu ditu jada eta zorte txarra izan du hainbat partidatan. Guerrerok ez du golik egin, baina bere kokapena ez da berbera. Eurek gol gutxiago egiten badute eta gainerakoek gehiago, ez du axola». «Javi Gonzalezek laurogeita hamar minutuak joka ditzake, baina berak erakutsi beharko du. Kontzentrazioa gorde egin behar du, bere burua partidan sartu. Hala bedi, guztion onerako»