Athletic Club

Bidaia plana

Bidaia plana

Athletic Clubeko espedizioa eguaztenean, hilaren 30ean, irtengo da Bilboko aireportutik 18.05ean Madrilera doan Iberiaren hegaldian….

Athletic Clubeko espedizioa eguaztenean, hilaren 30ean, irtengo da Bilboko aireportutik 18.05ean Madrilera doan Iberiaren hegaldian. Madrilen NH Abascal Hotelean egongo da eta Kopako partida amaitu ostean Valentziara abiatuko da txarter hegaldian Oliva herriko La Oliva Nova Golf hotelean barikuan eta zapatuan -arratsaldera arte- egoteko. Zapatuan afaria zein gaua egingo dute Valentziako NH Center Hotelean eta domekan, partida amaitu ostean, txarter hegaldian itzuliko da espedizioa ‘Athletic Clubek, bere lehen taldeak ordezkatzen duena, azken urteotako partidarik garrantzitsuenetariko bat jokatuko du Madrileko Santiago Bernabeu futbol zelaian, etzi, eguaztenean, hilaren 31an. Partidarik garrantzitsuenetariko bat lehiaren alde onari erreparatuz gero behintzat.   Athletic Club Kopako finalerdi zail hauetan egoteak, Ligan daraman bolada onari lotuta, ilusioa piztu du taldetik gertu dagoen zaleriarengan, jokalariengan, teknikariengan, enplegatu zein klubeko lankideengan eta, nola ez, buru nauen zuzendaritza batzan.