Bihar lehoia izango da
Athletic Klubeko Peña Elkarteak ‘Bihar lehoia izango da’ ohiko saria emoteko ekitaldia antolatu du hilaren…
Athletic Klubeko Peña Elkarteak ‘Bihar lehoia izango da’ ohiko saria emoteko ekitaldia antolatu du hilaren 13rako Casa Vasca jatetxean 21.30tik aurrera. Astearteako ekitaldian Dani Aranzubiak, egun lehen taldeko atezaina, jasoko du saria, 1999/2000 denboraldian Bilbao Athleticeko jokalarien artean bozka gehien jaso zuen eta. Aipaturiko bozketan ia 140 peñen iritzia bildu zen.