Athletic Club

Entrenatzaile japoniarrak

Entrenatzaile japoniarrak

Japoniako Futbol Federazioaren agindupean diharduten hogei ta hamar entrenatzailek hartuko dute parte hilaren 30etik apirilaren…

Japoniako Futbol Federazioaren agindupean diharduten hogei ta hamar entrenatzailek hartuko dute parte hilaren 30etik apirilaren 5a arte Lezaman egingo den ikastaroan. Behe mailetako jokalariekin erabiltzen diren hezkuntzaren egitura eta sistema da aipaturiko ikastaroaren helburua. Hainbat hitzalditan egoteaz gainera, Klubeko behe mailako taldeen entrenamenduetan hartuko dute parte, elkarrizketak egingo dituzte gure entrenatzaileekin eta, amaitzeko, Athletic eta Osasunaren arteko lehia zuzenean ikusiko dute apirilaren 1ean.