Athletic Club

Athletic-Perugia partidaren atariak

Athletic-Perugia partidaren atariak

Hilaren 16an, osteguna, 21:30etan Santimaminen hasiko den Athletic-Perugia partidaren atarian hainbat ekitaldi antolatu du Athletic…

Hilaren 16an, osteguna, 21:30etan Santimaminen hasiko den Athletic-Perugia partidaren atarian hainbat ekitaldi antolatu du Athletic Klubak. Lehenengo eta behin irratientzako eraiki berri diren kabinen inaugurazio ekitaldia, sinbolikoa bada ere, egingi da 19etan. Ekitaldi hau argazkilari zein ikus-entzuteko komunikabideentzat dago prestatua. Hitzordua Santimamineko 4. atean izango da, Javier Uria presidentea bertan egongo delarik. Partida hasi baino ordu laurden bat lehenago, bestalde, Athletic Klubeko orainaldia eta etorkizuna, Lezama eta Bizkaiko futbolaren ekarpena uztartzen dituen ekitaldia egingo dute Santimaminen. Amaitzeko, Euskaltel-Euskadi taldeko Roberto Laiseka txirrindulariak ohorezko sakea egingo du.